Begirada integratzaile batekin bidea egiten lagunduko dizugu
Nor naiz ni Susana Miner
Gizarte Hezkuntzan graduatua, eta ondoren, Psikologian lizentziatua. Fakultatean azken urteetan Humanismoarekin eta Gestalt Psikoterapiarekin aurkitzen naiz. Gestalt Psikoterapiako formazioa egin nuen, heltze prozesuak berarekin dakartzan mina eta gozamena tartean ikasita.
Gestalt terapian graduatu ondoren, Gorputzeko Psikoterapian ikasten jarraitzen dut. Zazpi urtez aritu naiz Valquiria Martani irakaslearen laguntzaile lanetan, Gorputz Psikoterapiako ikastaroetan. Gaur egun, Sexualitatean oinarritutako gorputz-psikoterapian trebatzen jarraitzen dut.
Argentinan praktikak eginez hasi nuen nire ibilbide profesionala, baztertze eta pobrezia egoera larrian zeuden emakumeei eta haien alaba eta semeei laguntza emanez. Lehen esperientzia horretatik asko ikasi nuen pobreziaz eta genero-indarkeriaz
Hurrengo hamabi urteetan, hainbat kolektiborekin aritu nintzen lanean arlo psikosozialean. 2012an, esku-hartze sozialeko lana eta psikoterapiako kontsulta pribatua konbinatzen hasi nintzen. Amatasunaren etorrerarekin batera, kontziliaziorako eragozpenak tarteko, eta oreka aproposaren bilaketan, nire jarduna psikoterapeuta-lanetara mugatzea erabaki dut.
Betirako ikasletzat dut nire burua, bideak eskeintzen didan guztiarekin eskertuta, eta esperientzia zein ikuspuntu desberdinetara irekita, batzen eta integratzen joan daitezen, errespetuzko eta benetazko topaketa esperientziek berekin dakarten ikaskuntzarekin batera.
“¿Cuál fue la locura que tu alma necesitó para sobrevivir?” . Claudio Naranjo
Gure eskaintza?
Batzen, ikuspegi integratzailea duen espazio psikoterapeutiko humanista da, eta bertan, benetako topaketaren bidez, bizi-esperientzia desberdinetan barrena bidea egiten lagunduko dizugu, zure buruarekin eta ingurunearekin duzun harremana goxatu eta hobetzeko helburuarekin.
Norbanako terapia
Talde terapia
Mindfulness taldea
Giza garapenerako talde espazioa
Zerbitzu hauetan beste profesional batzuk ere parte hartzen dute
Jarri nirekin harremanetan
Harremanetarako informazioa
Erdiko Kalea 28, 2 º 20100 Errenteria / Orereta, Gipuzkoa
Teléfono: +34 623062868
Mail: batzenpsikoterapia@gmail.com